Tranpazuloren igoerarekin jai giroa nagusi Santamañan

Maier Ugartemendia 2014ko uzt. 18a, 16:09
Gaurko protagonistak haurrak izan dira. Bazkaldu ostean jolasak izan dituzte eta ondoren, txotxongilo emanaldia. Herri afaria izango dute gero, eta gero, Astiasaran anaiak eta Leire trikitilariekin bukatuko dute eguna.

 

Atzo goizean Tranpazuloren igoerarekin eman diete hasiera Santamañako jaiei. Meza nagusia izan zen jarraian, eta hamaiketakoaren ostean trikitilariek jarritako martxarekin dantzan ibili ziren bertaratu direnak. Bertsolariak izan ziren herritarren arteko herri kirol jaialdiari hasiera eman diotenak. Jende ugari bildu zen horiek ikustera, eta giro nikaina sortu zen. Ondoren, iltzearekin jarri zituzten lanean inguruan zeudenak.

Arratsaldean, elkartean bapo bazkaldu ostean, kalejira egingo zuten. Traktorearen gainean joan ziren bertsolariak, trikitilariak eta umeak. Bailara inguruko hainbat etxe bisitatuko zituzten eskean arituz. Gauean Izer, Narbaiza eta Lutxurdiorekin luzatu zen jaia.

Uztailak 19, larunbata
16:30. Haur jolasak.
18:00. Txotxongiloak.
Ondoren. Toka txapelketa.
21:00. Herri afaria.
Gauean. Astiasaran anaiak eta Leire trikitilariak.
Uztailak 20, igandea
11:30. Meza nagusia.
Ondoren. Herri kirolak: Olasagasti eta Irazu aizkolariak, eta Izagirre eta Lopetegi harri-jasotzaileak.
Ondoren. Trikitilariak: Laja eta Mikel.
18:00. Desapiyua: bi herritar talde eta Astigarragako neska taldea elkarren aurka.
Afalaurrean. Tranpazuloren jaitsiera.
Gauean. Laja eta Mikel trikitilariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!