Tranpazulo Santamañako muinora jaisteko prest dago

Maier Ugartemendia 2014ko uzt. 17a, 08:30

Santamaña elkarteko kideek eta auzoko gazteek hiru egunetarako egitaraua prest dute

Asteasuko Santamaña auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Txupinazoa ostiralean emango dute Tranpazuloren igoerarekin, baina aurreko asteburuan motorrak berotzen hasteko krosa eta mus txapelketa ere izan zituzten.
Santamaña muino batean dago, leku berezia da, hortaz. Santamaña elkarteak antolatzen ditu iaztik festa hauek, udalaren laguntzarekin. Elkarteko kidea den Iñaki Amenabarrok bertako gazteen arteko herri kirol saioa; bailaran traktorearen gainean eta etxez etxe egiten duten kalejira; eta batez ere, bi herritar taldeen eta Astigarragako neska talde baten arteko giza proba azpimarratu ditu. Iaz herritar taldeen artean bakarrik egin zen eta aurten «berrikuntza bezala» Astigarrako taldea ere gehitu dute.
Festen antolakuntzan «elkarteko kideek eta auzoko gazteek» aritzen dira. Santamaña elkarteak, gainera, aurten hamabost urte betetzen ditu. Udalaren lokala festetako erabiltzen zen, eta gazteek «proposatu» zuten lekuari eta auzoari «bizia emateko» asmoz, elkartea egiteko proposamena egin zuten 1999an. 50 bazkide ditu eta urtean zehar «elkarte gastronomiko» moduan funtzionatzen du, eta horrez gain festak aurrera eramaten laguntzen du. Gainera, festek irauten duten bitartean «taberna funtzionamendua» izaten du.
Festak uztailaren 18an ospatzen den Santa Marina egunari lotuta antolatzen dituzte, ermita bera Santamaña baita. Eta ermitak berak ere badu berezitasuna: «tradizioak esaten du amets gaiztoak dituenak aldarearen ondoan dagoen zuloan burua sartu eta kredoa errezatuta, joan egiten direla».

Egitaraua
UZTAILAK 18, BIHAR
10:30. Festen hasiera: Tranpazuloren igoera eta txupinazoa.
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa.
13:00. Herri kirolak, bertako gazteekin.
Ondoren. Irazu eta Peñagarikano bertsolariak, eta Izer, Narbaiza eta Lutxurdio trikitilariak.
17:30. Kalejira.
Gauean. Izer, Narbaiza eta Lutxurdio trikitilariak.
UZTAILAK 19, LARUNBATA
16:30. Haur jolasak.
18:00. Txotxongiloak.
Ondoren. Toka txapelketa.
21:00. Herri afaria.
Gauean. Astiasaran anaiak eta Leire trikitilariak.
UZTAILAK 20, IGANDEA
11:30. Meza nagusia.
Ondoren. Herri kirolak: Olasagasti eta Irazu aizkolariak, eta Izagirre eta Lopetegi harri-jasotzaileak.
Ondoren. Trikitilariak: Laja eta Mikel.
18:00. Desapiyua: bi herritar talde eta Astigarragako neska taldea elkarren aurka.
Afalaurrean. Tranpazuloren jaitsiera.
Gauean. Laja eta Mikel trikitilariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!