Lizasok irabazi du Gipuzkoako Sega Txapelketa

Ataria 2014ko uztailaren 14a

Asteasuko Juan Joxe Lizaso segalariak irabazi du Gipuzkoako Sega Txapelketa. Aiako kanposantuko belardian izan zen lehia, atzo, eta 500 ikusle inguru bildu zituen hitzorduak. Lehia estua izan zen Lizasoren eta Esnaolaren artean; 13 kiloko aldea atera zion asteasuarrak Legorretakoari. Segalari bakoitzak 10 sail ebaki behar zituzten, ordubetean.

Sailkapena:

  • Juanjoxe Lizaso : 2.768 kilo
  • Igor Esnaola : 2.755 kilo
  • Jon Kanflanka:  2.217 kilo
  • Iñigo Mercader: 1.985,5 kilo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!