Festetan sartu aurretik, Santamañako Kros Igoera

Ataria 2014ko uztailaren 11

Igandean Asteasun Santamañako XIV. Kros Igoera izango da. Urtero moduan, Santamañako jaien aurretik antolatu dute kros igoera. Santamañako Elkarteak antolatzen duen lasterketari 10:30ean emango zaio hasiera.

Hamalaugarren urtez antolatu dute lasterketa Asteasuko Udalaren laguntzarekin. Zazpi kilometroko ibilbidea da, eta herrian zehar bi itzuli egin ostean hasiko dira maldan gora lasterka Santamañara iritsi bitartean. Parte hartu nahi duenak egunean bertan izena emateko aukera izango du herriko plazan proba hasi baino ordubete lehenago. Bestela, 943 69 68 96 edo 943 68 34 00 telefono zenbakietara deituz. Izena ematea 4 euro ordaindu beharko da.


Orain arteko denborarik onenak Aitziber Ibarbiak eta Iban Sanchezek dituzte. Lehenak, 33 minutu eta 6 segundoan gelditua du erlojua, eta bigarrenak 25 minutu eta 50 segundoan. Parte hartzen dutenen artean bi hauetako errekorren bat hobetzen duenak ere sari berezia izango du eskura.


Gainerakoan, lehen hiru sailkatuentzat izango da diru saria, bai emakumezkoetan eta baita gizonezkoetan ere. Lehenak 120 euro, bigarrenak 90 euro eta hirugarrenak, 60 euro. Beste hainbat sari ere izango dira, eta parte hartzaileen artean zozkatuko dituzte. Antolatzaileek, hamaiketakoa ere eskainiko diete Santamañara gerturatzen direnei.

Kros igoera
uztailak 13, igandea
Ordua. 10:30ean.
Luzera. 7kilometro. Bi itzuli herrian barrena, eta igoera.
Izen ematea. 4 euro. Egunean bertan egin daiteke.
Sariak. Lehenak 120 euro, bigarrenak 90 euro eta hirugarren sailkatuak 60 euro, gizonezko eta emakumezkoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!