2014/07/12 09:30

Asteasuko Auzolan Eguna

Asteasu
Erreka garbituko dute herritarren artean, 09:30etik 11:30era. Udaletxean elkartuko dira, 09:30ean. Lanak amaitzean, parte hartzaile guztiei hamaiketako bat eskainiko zaie. Izena emateko, uztailaren 9a baino lehen, udal bulegoetan edo alkatetza@asteasu.net helbidean. Udalak aseguru bat egingo die parte hartzaileei, eta izena ematerakoan nortasun agiriaren zenbakia eman beharko dute.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!