Txitxon eta mus txapelketa Asteasun, festen giroan sartzeko

Maier Ugartemendia 2014ko ekainaren 21a

Asteasun San Pedro festak ospatuko dituzte datorren asteburuan, baino asteburu honetan bertan motorrak berotzeko hainbat ekimen izango dituzte.

Gaur, 16:30ean, karta txapelketa egin dute ia osorik bete den pilotalekuan. Mus txapelketan 30 bikote heldu eta 16 urtetik beherakoen 5 bikote aritu dira lehian. Txitxonean, berriz, 15 lagun aritu dira.

Bihar,  18:00etan, dantza emanaldia eskainiko dute Asteasu, Larraul eta Adunako dantza eskolatako dantzariek. Ondoren, Oinkari dantza taldearen emanaldia ere izango da. Asteburuko emanaldien ondoren atsedenalditxo bat izango dute, eta ostegunean pilota txapelketekin eta sorginaren jaitsierarekin ekingo diete berriro aurtengo San Pedro festei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!