Asteasuko Santa Krutzen txupinazoa atzeratu dute

Ataria 2014ko maiatzaren 2a

Bihar, maiatzak 3, hasiko dira Santa Kruz jaiak Asteasun, eta txupinazoa 16:30ean ziren botatzekoak, baina Sanfilippo gaitza duen Ibarrako Oier Iribarren haurrari laguntzeko antolatutako elkartasun lasterketa dela eta atzeratzea erabaki dute. Elkartasun ibilbideak egun guztia iraungo du, eta Tolosaldeko 28 herrietatik pasako da. Asteasutik 16:50ak eta 17:30ak artean igarotzea espero dute, eta bi lasterkariak pasa arte itxarongo dute txupinazoa botatzeko.

Asteasuko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldian parte hartzera, izan ere lasterkariak udaletxe aurretik pasako dira eta ahalik eta jende gehien  bildu nahi dute bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!