Binakako Aizkora Txapelketa eta Harrijasotzaile lehiaketa Asteasun

Ataria 2013ko abenduaren 31

Urtearen azken egunean lehiatu dira Olasagasti-Orbegozo 'Arria V.' eta Larretxea-Etxeberria aizkolariak: ondotik, I. Eguberrietako Harrijasotze Lehiaketa jokatu da

Urrezko Aizkora Txapelketari hasiera emango diote gaur Asteasuko kiroldegian; arratsaldeko 17:00etatik aurrera lehiatu dira Olasagasti-Orbegozo 'Arria V.' eta Larretxea-Etxeberria aizkolariak. Bi bikote hauetaz gainera, Lopez Azpilikueta-Ruben Saralegi, Aitzol Atutxa-Ugaitz Mugertza, Floren Nazabal-Zubiaga, eta, Iñaki Azurmendi-Unai Otaño aizkolari ibartarrak osaturiko bikokteak ariko dira lehian txapelketan.

Aizkolariekin batera harrijasotzaileak aritu dira gaur Asteasun lehian. Hiru bikotek hartu dute parte I. Eguberrietako Harrijasotze Lehiaketan: Izeta II-Lopetegi; Izeta IV-Urruzono; eta, Izeta III-Ostolaza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!