Gamesa-Asteasuko langilea da Alberto Zabala eta Ataria irratian aritu zaigu hizketan. Goizez eta arratsaldez, egingo dituzte elkarretaratzeak lantegiaren aurrean, eta langile bakoitzak 4 orduko geldialdia egingo du horretarako. Lan hitzarmena blindatzea eskatzen dute langileek, eta antza enpresa ez dago ados puntu horrekin.
Bestetik, langileek azaldutakoaren arabera, enpresak irabaziak ditu, eta lan karga handia espero dute
aurrera begira. Enpresaren asmoa langileen lan baldintzak bere horretan mantenduz lana areagotzea
dela diote; horregatik, euren lan baldintzak eguneratzea exijitzen dute.