Asteasuko Gamesa lantegiko langileek lan hitzarmenaren aldeko protestei ekin diete. Goizean eta arratsaldean zehar, lau orduko lanuzteak egin dituzte, lan ituna blindatzeko eskatuz. Langileen arabera, enpresak irabaziak ditu, eta lan karga handia espero dute, baina lan baldintzak bere horretan mantendu nahi dizkiete. Ostiralera arte horrela izango dira.