Txomin Isuntza: "Eskualdeko herritarrei gonbidapena luzatzen diegu mendi astera etorri daitezen"

Jon Miranda Labaien 2013ko azaroaren 11

Sagain mendi elkarteak urtean zehar hainbat ekimen antolatzen ditu. Horietako bat da mendi astea. Gaur hasita igandera bitartean ekitaldiak izango dira Asteasun. Mendi taldeko Txomin Isuntzak azaldu digu.

Behin mendi astea bukatuta, datorren astean jarraituko dute azkeneko urte honetako ekimen garrantzitsuenarekin. Baionatik hasita Zierbena bitarteko kostako bidea egiten ari dira Sagain mendi elkartekoak etapaka. Gutxi falta zaie proiektua bukatzeko eta datorren urteari begira badituzte beste asmo batzuk buruan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!