Herenegun goizean hil zen Asintxio Iturbe Asteasuko alkate ohia 58 urte zituela. Ezker abertzaleko kideak bi legealdi egin zituen Asteasuko Udalean, 1987-1991 eta 1991-1995 legealdiak, hain zuzen ere.
Atzo izan zen bere aldeko hileta elizkizuna Asteasuko elizan.