Asteasuko Santamaña auzoan, jaiak hastear

Ataria 2013ko uztailaren 17a

Santamaña Elkarteak, Goiballako bizilagunek eta Asteasuko festa batzordeak antolatuta, Tranpazuloren igoerarekin hasiko dira bihar, 10:30ean, Santamaña auzoko jaiak. Egun horretan, herri kirolek, eta bertsolari eta trikitilariek izango dute protagonismoa.

Ostiralean, berriz, herri afaria izango da. Helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte bertara joateko, eta haurrek 15. Izena emateko epea bihar arte izango da zabalik, eta 676597060 edo 686788260 telefono zenbakietara deituta egin daiteke. Igandean, auzotarren arteko desafioa izango da, eta Tranpazuloren jaitsierarekin amaituko dira festak.58 korrikalari igandean

Bestalde, 58 korrikalarik hartu zuten parte igandean jokatu zen XIII. Santamaña Kros Igoeran, horietako 17 asteasuarrak. Emakumezkoetan azkarrena Elena Loyo izan zen, 33:13 segundo eginez, Aitziber Ibarbia bigarrenak baino minutu eta erdi lehenago. Hirugarren Nerea Amilibia izan zen. Gizonezkoetan Hassan Aitchaou izan zen azkarrena. Bigarren eta hirugarren Raul Gomez eta Jose Luis Delgado izan ziren.

Egitaraua

Uztailak 18, bihar

10:30. Festen hasiera, Tranpazuloren igoerarekin eta txupinazoarekin.

11:00. Meza nagusia, eta ondoren hamaiketakoa.

13:00. Herri kirolak bertako gazteekin. Ondoren, Irazu eta Peñagarikano bertsolariak, eta Izer, Narbaiza eta Lutxurdio trikitilariak.

17:30. Kalejira.

Gauean. Izer, Narbaiza eta Lutxurdio trikitilariak.

Goizaldean. Txokolate jatea.

Uztailak 19, etzi

21:00. Herri afaria.

Gauean. Laja II eta Narbaiza trikitilariak.

Uztailak 20, larunbata

16:00. Santamañako XVIII. Mus Txapelketa.

16:30. Haur jolasak, eta ondoren toka txapelketa.

Gauean. Astiasaran Anaiak eta Leire trikitilariak.

Uztailak 21, igandea

10:00. Andazarrateko XXIX. igoera (federatu gabeko txirrindularientzat).

11:30. Meza nagusia, ondoren, Azurmendi eta Olasagasti aizkolariak, eta Aimar Irigoien harrijasotzailea, Laja eta Mikel trikitilariek alaiturik.

18:00. Auzoko Desapiyua: bi herritar talde elkarren aurka lehiatuko dira, 20 minutuz 700 kiloko harriarekin.

Afalaurretik. Tranpazuloren jaitsiera.

Gauean. Laja eta Mikel trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!