Ebia Kultur Taldearen eskutik, dantza eta txistu ekimena ospatuko dute igandean Asteasun. Alde batetik, dantzazaleek, iparraldeko herrietan udaberrian egiten den moduan, pikak eta jauziak dantzatuko dituzte plazan, eta bestetik, sortu berria den txistularien taldea kalez kale joango da igandeko pintxo-potea alaitzeko.