Diputazioa herritarrengana gerturatzen

Ataria 2013ko apirilaren 26a

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Asteasun izan zen atzo. Egun guztia pasa zuen herritarrekin hartu emanean. Bisitaren helburua, Gipuzkoako Foru Aldundia herritarrengana hurbiltzea izan zen, «instituzio arrotz bat izan ez dadin». Goizean, Martin Garitano Pello Errota herri ikastetxean izan zen. Ikasleek eskolako txoko guztiak erakutsi zizkioten, eta horrez gain, ahaldun nagusiari hainbat galdera zuzen egin zizkioten. Horien artean, baserritarrei gehiago laguntzea eskatu zien. Ikastetxean egon ondoren, udaletxeko langileekin eta enpresariekin elkartu zen Garitano. Arratsaldean, baserritarrengana joan zen, eta herritarrekin elkartu aurretik, Asteasuko gaztetxea ezagutu zuen, Matxintxulo Gazte Asanbladako kideen eskutik. Pili Legarra alkatea, une orotan, ahaldun nagusiarekin egon zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!