Inaxio Perurena harri jasotzaileak marka ahalegina egingo du gaur, hilaren 10ean, Leitzako Amazabal pilotalekuan, 13:00etatik aurrera. Leitzarra, beste behin ere, 300 kiloko harria altxatzen saiatuko da.
Aurreko saiakeretan bezala, bost minutuko txanda izango du harri jasotzaileak harria bizkarrean berdintzeko. 300 kilokoarekin egiten duen hirugarren ahalegina izango da. Lehen saiakera Asteasun egin zuen Perurenak. Harria jaso ondoren, bizkarren berdintzen ari zela, atzera erori eta harria hautsi egin zitzaion. Bigarren saiakera, berriz, iragan azaroan egin zuen, Leitzan. Harriarekin bi ahalegin egin ondoren, amore eman beharra izan zuen. Urtarrilaren 20rako iragarri zuen hirugarren ahalegina, baina, gaixo zegoenez, saiakera atzeratu beharrean izan zen.
Gaur helburua lortzen baldin badu, 300 kilotara iritsi diren harri jasotzaileen taldean sartuko da Inaxio Perurena, hau da, bere aita Iñaki Perurena, Mieltxo Saralegi leitzarra eta Gibitegi dauden taldean.