ATARIA aplikazioa gure irakurleentzat sortu dugun tresna berria daEdonork deskargatzeko aukera du eta guztiz doakoa da. Lau atal nagusi ditu aplikazioak: kazetaritza edukiak, agenda, Tolosaldeko Gida eta Atarikideen txokoa.

ATARIA aplikazioa euskara hutsean sortuta dago, eskualdeko albisteekin, Tolosaldeko herrietako agendarekin, eskualdeko merkatari eta ostalarien eskaintzarekin eta ATARIA komunitatearen parte diren bazkideekin. Bertako kazetaritza landuz, euskara bultzatzeko eta indartzeko aukera dugu.

Honako hauek dira irakurleen eskura jarri nahi izan ditugun funtzionalitate nagusiak:

  • ATARIAk sortutako edukiak gailu batean eskuragarri izango dira.
  • Norberak nahi dituen herri eta gaien araberako edukia aukeratu ahal izango du.
  • Atarikideek beren txokoa izango dute:
    • Atarikide txartel digitala.
    • Bezero arretako kanala intzidentziak zuzenean bidali ahal izateko.
    • Egunkari, astekari eta gehigarriak digitalean irakurtzeko aukera.
    • Eduki zehatzak gordetzeko aukera, beranduago irakurtzeko edo edozein momentutan eskuragarri izateko.
    • Zozketak eta bestelako lehiaketak.
    • Abantailak: deskontu sarea.

Aukera hauez guztiez gozatu ahal izateko, ezinbestekoa da Atarikide izatea. Oraindik ez bazara eta izan nahi baduzu, bide ezberdinak dituzu. Bidali mezua atarikide@ataria.eus posta elektronikora, edo Ataria.eus-en ere egin zaitezke kide. 

  • Eguneratuta egongo den agenda, Tolosaldeko ekitaldiekin.
  • Tolosaldeko Gida, eskualdeko merkatari, ostalari eta enpresen erakusleihoa izanik.

aplikazioa

Aplikazioaren egungo bertsioa abiapuntua besterik ez da. Gure asmoa egunez egun garatzen joatea da, tresnak aukera gehiago eskaini ditzan. Zuk ere ekarpenen bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan ataria@ataria.eus-en edo 943 65 56 95 telefonora deituz. 

ATARIA aplikazioa erabiltzen hasteko pausoak:

  1. Aplikazioa deskargatu zure mugikorrean. Apple Store edo Google Play plataforma aukeratu.  
  2. Erregistratzea beharrezkoa da erabiltzailea izateko. 
  3. Dagoeneko ATARIAko erabiltzailea bazara, datu horiekin hasi behar duzu saioa. Bestela kontu berri bat sortu behar duzu.
  4. Pasahitza ahaztu baduzu, “pasahitza berreskuratu”. 
  5. Atarikide bazara, erregistratzen zarenean, zure datuak eta abantaila guztiak eskuragarri izango dituzu.