Oinarri Hezitzailearen Ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute

Azaroaren 3an eta 5ean emango dituzte saioak Lasarbe aretoan. Parte hartu nahi dutenek urriaren 29a baino lehen eman beharko dute izena.

Anoetako haurrekin lan egiten duten eragile eta hezitzaileentzat zuzendutako Oinarri Hezitzaileen Ikastaroa antolatu da. Ekimen honen bidez, hezkuntza-esparruko oinarriak bateratu eta elkarlana bultzatu nahi dituzte.

Izen-emate epea urriaren 26tik 29ra egongo da zabalik. Parte hartu nahi dutenek 688 76 13 43 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena.

Ikastaroa azaroaren 3an eta 5ean emango dute 15:15etik 16:30era. Lasarbe aretoan emango dute. Lehenengo egunean, ikastolaren oinarri hezitzaileak ezagutuko dituzte, eta bigarren egunean, hezkuntza ez-formalarekin eztabaidatu eta kasuak era bateratuan erantzuteko bideak aztertuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!