Anoetako Udalak datorren urteko egutegirako argazkiak behar ditu, eta horretarako herritarren laguntza beharko du. Argazkiak aurkezteko deia egin nahi du udalak.
Argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 18a izango da. Argazki horietako bakoitzak lotura eduki beharko du Anoetako txokoren batekin edota Anoetan egindako ekimenen batekin: pertsona bakoitzak gehienez ere 4 argazki aurkez ditzake; kalitate onekoak izan behar dute; eta ahal bada, JPEG/JPG formatuan eta horizontalean ateratakoak izan beharko dute.
Argazkiak euskara@anoeta.eus helbide elektronikora bidaliko dira, eta lau datu garrantzitsu erantsi beharko dira mezuan: egilearen izen-abizenak; telefono zenbakia; argazki bakoitzaren izenburua; eta Anoetako zein txoko edo ekitaldi ikusten den argazki bakoitzean.
Anoetako Udalak 13 argazki aukeratuko ditu: azalerako bat eta hilabete bakoitzerako bat. Parte hartzen duten herritar guztien artean Errigorako bi saski eder zozketatuko dituzte.