Urriaren 11n egingo dute Anoetako Euskal Jaia. Aurten euskal oiloa eta arrautzak izango dira jaiaren gai nagusia. Menua, beraz, horren bueltan antolatuko dute: onddo nahaskia eta oiloa saltsan, eta postrerako euskal pastela. Begetarianoentzat ere jarriko dute aukera.
Bazkarirako honako prezioak jarri dituzte antolatzaileek: landunek 25 euro ordaindu beharko dituzte, langabeek 15 euro, eta haurrek 12 euro.
Txartelak salgai jarriko dituzte plazan, ostegunean eta ostiralean, 18:30etik 19:30era.