Anoetako Udalak, Anoetako Herri Ikastolarekin eta Galtzagorri elkartearekin batera, haur eta familientzako Irakurketa Kluba antolatu du udazkenerako, HH eta LH1-LH3 mailako haurrei zuzenduta.
Saioak liburutegian egingo dituzte, ondorengo egun eta ordutegietan: urriaren 15ean, azaroaren 19an eta abenduaren 10ean. Haur Hezkuntzakoek 17:30etik 18:30era; eta Lehen Hezkuntzakoek 18:30etik 19:30era.
Jarduera doakoa izango dela jakinarazi du Anoetako Udalak, baina aldez aurretik izena eman behar da. Urriaren 6ra arteko epea utzi dute horretarako eta izena eman nahi duenak liburutegira edo ikastolara jo beharko du.