Kiroldegiaren erabilera arauak gogorarazi dituzte

Tolosaldeko Ataria

Abraham Olano kiroldegiko arduradunek ikasturte berrirako hainbat pauta gogorarazi dituzte, elkarbizitza eta instalazioen erabilera egokia bermatzeko.

Ikasturte berriarekin batera, Abraham Olano kiroldegiak erabiltzaile guztien arteko elkarbizitza eta instalazioen erabilera egokia bermatzeko arau eta jarraibide nagusiak gogorarazi ditu.

Tornoa erabiltzea ezinbestekoa izango dute erabiltzaileek, bai sartzean, bai ateratzean. Datu hauek zerbitzua eta parte-hartzea behar bezala antolatzeko beharrezkoak direla gogoratu dute kiroldegiko arduradunek.

Gimnasioa 16 urtetik gorakoek soilik erabili ahal izango dute. Motxilak ezin dira barrura sartu, eta makinak erabiltzean toalla eramatea nahitaezkoa izango da. Kantxari dagokionez, espazioa erreserbatzen duen pertsonaren ardura izango da garbi uztea eta materiala bere lekuan jasotzea.

Kiroldegiko gimnasioa 12:25ean itxiko da eguerdian, eta 20:50ean iluntzean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!