Adifek jakinarazi duenez, tren batek pertsona bat harrapatu du gaur goizean Anoetako geltokian, eta ondorioz hil egin da. Ezbeharra ikertzen ari dira.
Gertaera dela eta, Tolosa eta Villabona-Zizurkil arteko tren-zerbitzua bertan behera geratu da tarte batean, eta Adifek errepide bidezko garraio-zerbitzua jarri du. 09:00ak aldera, tren-zerbitzua berriro martxan jarri dute bi norabideetan.
Ertzaintzaren iturrietan oinarrituta Anoetako Udalak adierazi du 64 urteko gizonezkoa dela hildakoa, eta lehen hipotesien arabera bere buruaz beste duela. Hildakoaren familiari eta gertukoei doluminak eman dizkie udalak.