Kuku Pilota Eskolan ekainaren 30era arte eman daiteke izena

Ataria 2026ko ekainaren 13a

Izen-ematea ekainaren 30a baino lehen egin behar da kukupilota@gmail.com helbidera idatziz edo link honen bidez.

Kuku Pilota Eskolak 2026-2027 ikasturterako izena emateko epea ireki du, Anoetako Udalak diruz lagundutako proiektuaren bidez herriko haur eta gazteei pilota hurbiltzen jarraitzeko helburuarekin. Interesatuek ekainaren 30era arte izango dute aukera plaza ziurtatzeko; izan ere, epez kanpo izena ematen dutenek ez dute plaza bermatuta izango. Lehen aldiz parte hartzen dutenentzat, iraila probako hilabetea izango da.

Kuota orokorra 145 eurokoa izango da. % 25eko deskontua izango dute familia ugariek edota Gazte Txartela dutenek. Ordaintzeko erraztasunak ere eskainiko dituzte. Federatuak (hautazkoa 2015etik behera jaiotakoentzat): Aseguru pribatuko lizentzia nahi badute (alebin 2. urtekoek eta infantilek) 32 euro gehiago ordainduko dute (65 euroko kostua du). Kadeteen kasuan 55 euro gehiago ordaindu behar da (110 euroko kostua du).

Taldeak eta ordutegiak zehaztu dituzte, eta honakoak dira:

  • Aurrebenjaminak (2019-2020): Astelehen eta asteazkenetan, 17:15 - 18:15.

  • Benjaminak: Astearteetan (18:15 - 19:15, 2016-2017) eta ostegunetan (17:15 - 18:15, 2017-2018).

  • Alebinak (2015-2016): Astearteetan (17:15 - 18:15) eta ostegunetan (18:15 - 19:15).

  • Infantilak (2013-2014): Astelehen eta asteazkenetan, 18:15 - 19:15.

  • Kadeteak (2011-2012): Astelehen eta asteazkenetan, 19:15 - 20:15 (Oharra: asteazkenetako ordua 16:15-17:15 izatera pasa daiteke).

  • Ostiralak: Partidak jokatzeko gordetako eguna.

Izen-ematea ekainaren 30a baino lehen egin behar da kukupilota@gmail.com helbidera idatziz edo link honen bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!