Anoetako Udalak herriko jubilatu eta pentsiodun guztiei zuzendutako urteroko bazkari herrikoia antolatu du ekainaren 24rako. Topaketa Alkartasuna tabernan egingo da, 14:00etan hasita.
Izen-ematea eta txartelak
Bazkarian parte hartu nahi duten herritarrek ekainaren 16tik 19ra eman beharko dute izena Anoetako udaletxean. Txartelaren prezioa 15 eurokoa da. Halere, aurten 85 urte betetzen dituzten herritarrentzat bazkaria doakoa izango da, udalaren partetik omenaldi gisa.
Ekitaldian parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira: Anoetan erroldatuta egotea; jubilatu edo pentsioduna izatea; eta 65 urtetik gorakoa izatea (adin hau dutenak barne. Gainera, baldintzak zuzenean bete ez arren, ezkon-kideek ere bazkarira joateko aukera izango dute; baita alargunek ere, lehen bazkari honetara joaten zen norbait alargun gelditu bada, bere eskaera ere onartuko dute.
Anoetako Udalak herriko adineko guztiak animatu nahi ditu izena ematera, elkarrekin egun bat pasatzeko.