Giro aparta ari dira izaten jaietako azken egunean Anoetan. Festa giroa eta eguraldia alde dute goizean, eta haur eta gaztetxo ugari gerturatu dira plazara Kulkik prestatu dituen jolasetara. Euskal Herrian errotutako jolasak dira, guztira 12, eta guztiak antzararen jokoan islatuta. Behin haurrak dadoa bota eta dagokion jokora bideratu du dadoak.
Kukuaren igoerarekin agurtuko dituzte gaur festak, baina ordura arte izango da zertaz gozatu bertan:
- 13:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin.
- 18:00. Plazan Troia ikuskizuna, Kamikaz kolektiboa.
- Ondoren. Andoni Ollokiegi musikaria plazan.
- 21:00. Kukuaren igoera kanpandorrera.