Giro aparta plazan

Ataria 2026ko ekainaren 6a

Goizean lehiaketa gastronomikoa eta erraldoien kalejira izan dute. Arratsaldean, berriz, sagardo dastatzea izango da, eta herri afariaren ondoren, musika.

Anoetako jaien barruan Gazteen Eguna da gaur. Hain justu, haurrak pilotan ikusteko aukera izan da goizean, XXVII. Esku Pilota Herri Txapelketako finalak jokatu baitituzte. Ondoren, lehiaketa gastronomikoa izan da, Ateaga elkarteak antolatuta. Parte hartzaileek bakailaoa pil-pil erara prestatu behar izan dute. Hamaika parte hartzaile izan dira. Lehenengo taldea hirugarren postuan geratu da. Zortzigarren taldeak bigarren postua lortu du, eta irabazlea hamargarren taldea izan da. Bakailao pintxoak dastatzeko aukera ere izan da. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartzaileei eta laguntzaileei «eurei esker posible delako lehiaketa egitea». Era berean, datorren urtean ere lehiaketa egin ahal izateko herritarrak animatu dituzte. 

Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin ere izan da eguerdi partean. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa, 18:00etan gazteen kalejira, 19:00etan sagardo dastatzea, Kuku Elkarteak antolatuta, 21:00etan herri afaria frontoian, 23:30ean gazteen dantza plazan, ondoren, zezen suzkoa, eta amaitzeko Tapia eta Leturia Band plazan. 

Ekainak 7, igandea

  • 11:00. Ume jolasak plazan, Kulki taldearekin.
  • 12:00. XXXIII. Pala Txapelketako finalak frontoian, Kuku Pilota Elkarteak antolatuta.
  • 13:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin.
  • 18:00. Plazan Troia ikuskizuna, Kamikaz kolektiboa.
  • Ondoren. Andoni Ollokiegi musikaria plazan.
  • 21:00. Kukuaren igoera kanpandorrera. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!