Ohikoa den bezala, Anoetako jaien bigarren txanpari ekin diote gaur arratsaldean Anoetako plazan. Aurten, Ttipi-ttapa ekimeneko erabiltzaileek izan dute txupinazoa botatzeko ohorea. Hainbat belaunalditako herritarrak biltzen dira hileroko irteeretan, ikastolako ikasleak tartean, eta udalaren esanetan, komunitatea indartu eta hainbat adinetako herritarren arteko harremanak sustatzeko balio du. Horregatik festa batzordeak aitortza egin nahi izan dio Ttipi-Ttapari, eta pozik jaso dute keinua erabiltzaileek, udaletxe atarian irakurri duten pregoian.
Bihar izango dute festetako egun handia: umeen eta mozorroen eguna. Besteak beste, 450 lagun inguru bilduko dira iluntzean herri mugimenduaren aldeko afarian.