Izadi Arrospide eta Julen Gabirondo izan dira azkarrenak Anoetan

Ataria 2026ko maiatzaren 30a

Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa egin dute gaur arratsaldean Anoetan. Sarobe baserriko zelaietan egin dute proba.

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak Azkartasuneko Sega Txapelketa egin du gaur Anoetan, Sarobe baserriaren zelaietan. Gizonezkoetan zein emakumezkoetan jokatu da txapelketa. Bi sail ebaki behar izan dituzte: emakumezkoek 50na metro koadroko bi sail ebaki behar izan dituzte, eta gizonezkoek, berriz, 100na metro koadroko beste bi sail.

Emakumezkoak

  1. Izadi Arrospide (Leaburu-Txarama) 4.18
  2. Inge Goikoetxea  (Gaztelu) 5.31
  3. Lorea Zunzunegi (Gaztelu) 5.53

Hemezortzi urte ditu Gipuzkoako txapeldun geratu den leaburuarrak, eta bigarren eta hirugarren sailkatuak 17 eta 16 urtekoak dira, hurrenez hurren.

Gizonezkoak

  1. Julen Gabirondo (Urnieta) 4.12
  2. Mikel Lizartza (Tolosa) 4.32
  3. Oier Urkola (Anoeta) 4.45
  4. Jokin Etxeberria (Amasa-Bedaio) 4.53
  5. Kepa Otegi (Amasa) 4.55
  6. Amaiur Arrospide (Leaburu-Txarama) 5.09
  7. Eneko Bilbao (Zamudio) 9.46

Bizkaian ez dute Azkartasuneko sega txapelketarik egiten, eta horregatik, gonbidatu gisa parte hartu du Eneko Bilbao zamudioarrak. Azkeneko tokian sailkatu arren, berak jaso ditu penalizazio gutxien; bizkaitarrak ebaki ditu, beraz, sailak txukunen .

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!