Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa izango da jokoan larunbatean

Ataria 2026ko maiatzaren 27a

Oier Urkola segalari anoetarra. GHKF

Anoetan egingo da txapelketa, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, eta eskualdeko hainbat segalari ariko dira txapelaren bila bi modalitatetan.

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak Azkartasuneko Sega Txapelketa antolatu du. Larunbatean egingo da, Anoetan, 18:00etan hasita. Gizonezkoetan zein emakumezkoetan jokatuko da txapelketa eta eskualdeko hainbat segalarik parte hartuko dute.

Emakumezkoetan Izadi Arrospide leaburuarrak, Inge Goikoetxea gazteluarrak eta Lorea Zunzunegi gazteluarrak parte hartuko dute. Gizonezkoetan Amaiur Arrospide leaburuarrak, Jokin Etxeberria Bedaion bizi den amasarrak, Mikel Lizartza tolosarrak, Oier Urkola anoetarrak, Kepa Otegi amasarrak eta Julen Gabirondok parte hartuko dute. Bizkaitik gonbidatuta Eneko Bilbaok parte hartuko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!