Ateaga bakailao lehiaketarako izen ematea zabalik

Ataria 2026ko maiatzaren 26a

Parte hartu nahi duten bikoteek liburutegira jo beharko dute izen ematera. Osteguna da horretarako azken eguna.

Anoetako festen barruan Ateaga bakailao lehiaketa egingo dute ekainaren 6an, 11:00etatik aurrera herriko plazan. Izen emateak, ostegunera arte egin daitezke herriko liburutegian.

Hamabost bikotek hartuko dute parte lehiaketan. Partaideak Anoetan jaio edo bizi behar dira, eta helduek baino ezingo dute parte hartu. Bikote bakoitzak bere lan tresnak eraman beharko ditu, eta hiru bakailao zati prestatu beharko ditu.

Anoetako Udalak diruz lagundutako ekimena izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!