Herritarrek festetan argazkiak egiteko deia egin dute

Ataria 2026ko maiatzaren 26a

Datorren urteko egutegia herritarrek ateratako argazkiekin osatuko du udalak. Aurtengo festetan egutegirako argazkiak ateratzeko deia egin dute.

Anoetako Udalak herritarrak animatu ditu aurtengo jaietan kamerarekin edo mugikorrarekin argazkiak ateratzera. «Herriko festak iritsiko dira, eta gure kaleak, une bereziak eta herriko giroa argazkien bidez jasotzeko aukera paregabea izango dugu», adierazi dute.

Festetako argazki onenak biltzea da ekimenaren helburua, urtero bezala udal egutegia herritarrek ateratako irudiekin osatzeko. Argazkiak urrian aurkeztu beharko dituzte udaletxean.


 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!