Ate irekien saio bat Irakinen, umeentzat eta haien familientzat

Ataria 2026ko maiatzaren 13a

Astelehenean, maiatzaren 18an egingo dute 17:15etik 18:15era, eta aurrez eman beharko da izena. Haurrei eta haien familiei zuzendutako saioa izango da.

Anoetako Irakin eskolak ate irekien saio bat egingo du datorren astelehenean, maiatzaren 18an, 17:15etik 18:15era. Saio hau bereziki HHko haurrei eta haien familiei zuzendutakoa da.

Proiektua eta sukaldaritza lantegiak gertutik ezagutzeko saioa izango da astelehenekoa. Irakin eskola Anoetako Udalak diruz lagundutako proiektua da, eta beraz, parte hartzea doakoa izango da. Aurrez, ordea, izena eman behar da: 677 413 476 telefonoan, edo bestela, Irakinen bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!