Patata tortila topaketan parte hartzeko izen ematea zabalik

Ataria 2026ko maiatzaren 11

Ostirala baino lehen eman beharko da izena Gaztelekuan, edo Anoeta.eus webgunean jarri duten formularioa beteta.

Ekainaren 5ean, herriko festen barruan, patata tortilla topaketa egingo dute plazan, 11:00etatik aurrera. Topaketa honetan LH1etik aurrerako herritarrek parte hartu dezakete, gehienez lau laguneko taldetan. Dastaketa herrikoi batekin bukatuko dute eguna.

LH1etik 6ra bitartekoek heldu baten laguntzarekin parte hartu beharko dute, eta DBH1etik aurrerakoek laguntzarik gabe. Partaideek osagaiak etxetik eraman beharko dituzte, eta surik ez duenak izen ematerakoan jakinarazi beharko du. Olioa, gatza, patatak, arrautzak eta tipula dira erabili beharreko osagaiak.

Maiatzaren 15era arte dago izen emateko aukera, Gaztelekuan, edo bestela, honako formularioa beteta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!