Buruarin eta erraldoiak egiten ikasteko tailerrak egingo dituzte

Ataria 2026ko maiatzaren 7a

Herriko plazan egingo dituzte tailerrak adinaren arabera banatutako saioetan, 17:30etik 19:30era. Izen emateak online edo ikastolan egin beharko dira, maiatzaren 7a baino lehen.

Buruarin eta erraldoi txikien kalejira egingo dute Korpus jaien barruan datorren maiatzaren 29an. Plazatik abiatuko da kalejira 19:30ean herriko dultzaineroekin batera. 

Festetako ekitaldi honen atarian, Anoetako Udalak buruarinak egiteko eta erraldoiak dantzarazteko tailerrak antolatu ditu maiatzerako. Ekimen honen helburua haur eta gaztetxoak herriko kulturara gerturatzea eta festetako pertsonaia esanguratsuenak ezagutaraztea da.

Buruarin eta erraldoi txikiak prestatzeko tailerrak egingo dituzte plazan datozen egunotan, eta haietan izena eman daiteke online edo ikastolan bertan, maiatzaren 7a baino lehen.

Tailerrak plazan egingo dira, 17:30etik 19:30era, eta adinaren arabera banatuko dira saioak: HHkoek maiatzaren 22an izango dute hitzordua, LH 1 eta 2koek maiatzaren 28an, eta LH 3tik 6ra bitartekoek maiatzaren 29an. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!