Anoetako gazte asanbladak 27 urte

Ataria 2026ko maiatzaren 5a

Pontx pailazoaren emanaldia izan zen aurreko larunbatean.

Anoetako Gazte Asanbladak 27. urteurrena ospatzeko ekitaldiak abiatu zituen larunbatean. Gaztetxean, Pontx pailazoaren emanaldia egin zuten.

Urtemugarako Garai ilunetan, gazteok borrokan leloa erabiliko dute gazteek eta hemendik aurrera antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete Anoetako gazteei. 

Datorren asteburuan egingo dira hurrengo ekitaldiak: alde batetik, ostiralean, Stay firm eta Aingura taldeen kontzertuak izango dira gaztetxean; bestalde, larunbatean, 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute.

Gazte asanbladako kideek jakinarazi dutenez, maiatzaren 16an Urtemuga Eguna ospatuko dute.

Egitaraua

  • Maiatzak 8. Kontzertuak: Stay firm eta Aingura
  • Maiatzak 9. 3x3 basket txapelketa.
  • Maiatzak 16. Urtemuga Eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!