Madrilgo Discarlux enpresak Anoetako Cárnicas Goya erosi du

Ataria 2026ko apirilaren 29a

Iturria: Cárnicas Goya

Anoetako konpainiak bere marka propioarekin lan egiten jarraituko du.

Madrilgo Discarlux enpresak Anoetan dagoen Cárnicas Goya erosi du. Discarluxek ohar baten bidez adierazi du Cárnicas Goyak ibilbide sendoa duela kalitate handiko behien hautaketan, eta erretegi ospetsuetan eta gourmet eskaintzan duen presentzia nabarmendu du.

Bi konpainiek modu independentean lan egiten jarraituko dute, eta beren markak, ekipoak eta ekoizpen-unitateak mantenduko dituzte. Gainera, Jose Antonio Goiak jarraituko du Cárnicas Goyaren buru, 60 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa honen familiaren ondarea mantenduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!