Dantzaz bete dute Anoeta

Leyre Carrasco 2026ko apirilaren 26a

Dantzari Txiki Eguna ari dira ospatzen Anoetan, eta eskualdeko Anitz, Amets Bide eta Alurr dantza taldeekin batera Euskal Herriko beste hainbat dantza taldeko haur eta gazteak parte hartu dute gaurkoan.

Dantzari txikiek hartu dute gaurkoan Anoeta. Izan ere, Dantzari Txiki Eguna ari dira ospatzen, euskal dantzen tradizioa eta jai giroa lau haizetara zabaltzeko, eta hala ariko dira arratsaldera arte. Hain justu, Anoetako Anit dantza taldearekin batera, Amets Bide eta Alurr dantza taldeek hartu dute parte, Euskal Herriko beste hainbat dantza taldeko haur eta gazteekin batera.

Goizean kalejira egin dute Anoetan zehar, eta herriko auzo, plaza eta txoko ezberdinetan hainbat parada egin dituzte talde bakoitzak dantza bat eskaintzeko. Eguerdian, ekitaldi nagusia egin dute herriko plazan eta talde guztiak elkarrekin egin dute dantzan.

Arratsaldean bertakoen txanda izango da. Alegia, Anoetako Anitz dantza taldeak emanaldia eskainiko du, 18:00etan, plazan.

Erlazionatuak

Dantzari txikien erritmora

Leyre Carrasco api 26 Anoeta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!