Telegram kanalera harpidetzeko deia

Ataria 2026ko apirilaren 21a

Kanalean udalak herriko albiste eta kultur eskaintzaren berri emango du euskaraz, eta norberak nahi duen hizkuntzan jaso ahal izango ditu bere mugikorrean.

Anoetako Udalak Telegram kanala jarri du martxan eta herritarrei bertara harpidetzeko deia luzatu die. Mugikorrean aplikazioa deskargatu nahi dutenek edo haren inguruko azalpena jaso nahi dutenek, udaletxe atarian dute horretarako aukera, gaur, 11:30 arte.

Udalak albiste eta kultur eskaintza guztien berri emango du kanal horretan, norberak aukeratzen duen hizkuntzan. Izan ere, aplikazioa tresna baliagarria da euskaraz ez dakitenek hainbat bilera, aurkezpen edo txaten jarraipena euskaraz egin dezaten. Aldi bereko itzulpenak modu errazean egiten dira Telegramen; norberak bere mugikorra erabiltzen du entzungailuekin, maleta eta petakak erabili beharrean, eta mezuak ere, euskaraz idatzita egon arren, nork bere hizkuntzara itzulita irakur ditzake txatean. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!