Dantzari Txiki Egunak dantzaz beteko du Anoeta

Ataria 2026ko apirilaren 21a

Egun osoko egitaraua prestatu dute iganderako, eta Anoetako Anitzekin batera, Amets Bide eta Alurr dantza taldeek hartuko dute parte.

Datorren apirilaren 26an, igandean, Dantzari Txiki Eguna egingo dute Anoetan. Eskualdeko hainbat dantza taldetako haur eta gazteak herrian bilduko dira, euskal dantzen tradizioa eta jai giroa lau haizetara zabaltzeko.

Egun osoko egitaraua antolatu dute herritar guztiek dantzaz gozatu dezaten:

  • 10:30. Dantzarien kalejira Anoetako kaleetan zehar.

  • 12:00. Partaideentzako hamaiketakoa.

  • 12:30. Ekitaldi nagusia herriko plazan, talde guztiak elkarrekin.

  • 13:00. Goizeko saioari amaiera ematea.

  • 18:00. Anoetako plazan Anitz dantza taldearen emanaldia.

Aurtengo edizioan, Anitz, Amets Bide eta Alurr dantza taldeek parte hartuko dute, beste hainbat talderekin batera. Anoetako Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu dantzariak animatzera eta herrian sortuko den giro bikainaz gozatzera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!