Anoetak badu aisialdiaz eta naturaz gozatzeko gune berria. Lasarbe eta Iturtxulo auzuneak ikastola eta kiroldegiaren lotzen diren espazioan eraiki dute Kuku parkea. Ttipi-ttapa egitasmoan parte hartzen duten adineko herritarrek eta Anoetako Ikastolako ikasleek parte hartu dute irekiera ekitaldian.
Naturarekin lotura zuzena sustatzeko diseinatu dute pareka. Egurra, harria eta ura dira espazioaren oinarri, eta, elementu horien bidez, herritarrek ingurune naturalarekin harreman osasuntsua garatzeko aukera izango dute. «Parkea haur, gazte zein helduentzat egokia da, eta aisialdia modu aktibo eta atseginean igarotzeko gune aproposa ematen du», esan du Egoitz Luisa alkateak.
Erreka bertatik igarotzen denez, urarekin jolas egiteko guneak, umeentzako jolas parkeak, atseden hartzeko aulki eta mahaiak, bizikletak garbitzeko txokoa eta anfiteatro moduko bat ere sortu dute Mikelasagasti auditorioaren aldamenean.
Udal ordezkarien esanetan herriak pauso bat eman du herri bizigarriago eta zaintzaileago baten norabidean, «espazio publikoak komunitatearen topagune eta ongizaterako gune bihurtuz».