Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2026ko martxoaren 2a

Martxoaren 9tik 14ra, Anoetan erroldatutakoek egin ahal izango dute izen ematea.

Anoetako Abraham Olano kiroldegiko hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epeak zehaztu dituzte.

Anoetan erroldatutakoek martxoaren 9tik 14ra eman ahal izango dute izena; abonatuek, martxoaren 16tik 21era; eta izen-emate irekia (anoetarrek lehentasuna izango dute), martxoaren 23tik 28ra egingo da.

Ikastaro bakoitzean, gehiene,z 20 plaza eskainiko dira, eta baja orriak aurkezteko azken eguna martxoaren 15a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!