Hondakin organikoaren bilketa egun bat kendu dute Anoetako udalerrian, igande goizetakoa, hain zuzen. Hori dela eta, hondakinen inguruko bestelako informazioa azaltzen duen esku orria eta imana herriko etxe guztietara helarazi du Anoetako Udalak. Bertan jasoko dituzte herritarrek hondakin bilketaren inguruko informazioak.