Hondakinen bilketan aldaketak egingo dituzte jai egunetan

Ataria 2025eko abenduaren 29a

Gabonetako festetan zerbitzu batzuk ez dituzte eskainiko eta beste batzuk, berriz, indartu egingo dituzte.

Gabonak direla eta, hondakinen bilketan eta zerbitzuetan aldaketak egingo ditu Anoetako Udalak.

Abenduaren 31n ez da gaueko hondakinen bilketa zerbitzurik izango eta urtarrilaren 1ean, berriz, industriaguneetako hondakin bilketarik ez dute egingo.

Errefortzuko bilketa bereziak ere  antolatu dituzte. Abenduaren 31n, adibidez, garbiguneak goizez bakarrik egongo dira zabalik, 09:00etatik 13:30era. Urtarrilaren 6an,  berriz, gauez kartoi bilketa egingo da herri guztietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!