Gehigarria: Gabonak

Oparitu Gurdiko produktu saski bikaina

Ataria 2025eko abenduaren 19a

Gabonetako eskaintza berezi batekin dator Gurdi EHNELUR denda. Iaz egin bezala, aurten ere, norberak bere saskia sortzeko aukera izango du.

Horretarako, erosle bakoitzak dendako produktu gustukoenak aukeratu beharko ditu soilik, eta ondoren dendako langileek osatuko dute saskia. Sorta biltzeko formatua aukeratutako produktuen araberakoa izango da.

Baserritarrentzat eta baserritarrengandik duela hogei urte baino gehiago sortutako denda da Gurdi, eta bere egiteko nagusia lehen sektorea bermatu eta mantentzea da. Horregatik, baserrirako produktuetan espezializatuak dauden arren —abeltzaintza, lorezaintza, baratzea edota ekoizpen ekologikoa—, edozein etxetan beharrezkoak diren produktuak ere aurkitu daitezke bertan.

Duten ezagutzarekin bezeroaren nahietara moldatzen dira, kalitatezko zerbitzu eta produktuekin; izan ere, esperientzia handiko langileak dituzte bezeroen zerbitzura.

Lehen sektore jasangarri bat sustatzen dute, zentzu sozial, ekonomiko eta ekologikoari erreferentzia eginez. Ez alferrik, Gurdiren misio nagusia lehen sektorea bermatzea eta mantentzea da, beharrezko produktu eta zerbitzuak prezio justuan eskainiz.

Duela 40 urte baino gehiago, zenbait baserritarrek EHNE Euskal Herriko nekazari eta abeltzainen sindikatua sortu zuten, baserritarren eskaerei eta beharrei erantzuteko asmoz. Sindikatua, denborarekin, handitzen joan zen, eta 1992an Ehnelur kooperatiba sortu zen, zerbitzu oso eta lehiakor bat emateko helburuarekin. Irabazi asmorik gabeko enpresa bat dira, eta beren egunerokoan ezinbestekoak diren hainbat zerbitzu eskainiz herritarren beharrak asetzen dituzte. 

  • Helbidea. Industrialdea 5A-5B pabiloiak (Anoeta).
  • Telefono zenbakiak. 943 655 880 eta 606 340 630.
  • Webgunea. Gurdi.com
  • E-posta. gurdi@gurdi.com
  • Instagram. @gurdiehnelur
  • Facebook. gurdi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!