Haur eta familientzako irakurketa klubean izena emateko epea zabalik

Ataria 2025eko abenduaren 15a

Abenduaren 19a baino lehen eman beharko da izena liburutegian edota ikastolan.

Anoetako Udalak, Herri Ikastolarekin eta Galtzagorri elkartearekin batera haur eta familientzako irakurketa kluba jarriko du martxan. Parte hartu nahi duten gaztetxoek abenduaren 19a baino lehen eman beharko dute izena liburutegian edo ikastolan.

Urtarrilaren 22an, otsailaren 19an, martxoaren 12an, urriaren 15ean, azaroaren 19an eta abenduaren 10ean izango dira saioak, Haur Hezkuntzakoek 17:30etik 18:30era eta Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hirugarrenera bitartekoek 18:30etik 19:30era.

Izen emateak doakoak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!