Basagaingo herrixka 3Dko ibilbide birtualean

Ataria 2025eko azaroaren 19a

Xabier Peñalver arkeologoak aurtengo indusketa kanpainako azalpenak emateaz gainera, Skanak enpresak garatu duen bisita birtuala aurkeztu zuten asteartean Anoetan.

Basagain Burdin Aroko herrixkari buruzko hitzaldia eskaini zuen Xabier Peñalver arkeologoak joan den asteartean eta 23 lagun bertaratu ziren aurkezpenera.

Aranzadiko arkeologoa buru duen taldeak 31 urte daramatza indusketa lanak egiten Basagainen eta ugariak dira urteotan egin dituzten aurkikuntzak. Horien inguruko azalpenak ematearekin batera Skanak enpresak Burdin Aroko herrixkan zehar prestatu duen ibilbide birtuala ere aurkeztu zuten astearteko hitzorduan.

Hemendik aurrera ibilbidea Basagain.anoeta.eus helbidean izango da ikusgai eta Anoetako Udalaren webgunean, bestalde, azken ureotako indusketen memoriak irakurri daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!