Komunitate energetikoan izena emateko aukera dute herritarrek

Ataria 2025eko azaroaren 4a

Azaroaren 14a baino lehen bete beharko da Anoetako komunitatean izena emateko orria.

Joan den urriaren 28an autokontsumo partekatuko komunitate energetikoa sortzeko bilera egin zuten Anoetan. Bileraren ondoren, komunitate horretan parte hartu nahi duten herritarrentzako izena emateko epea zabaldu dute. Hilaren 14ra arte egin daiteke.

Udalak jakin nahi du zenbat herritarrek duten asmoa komunitate energetikoan parte hartzeko. Ondoren, izena ematen dutenekin elkartea sortu eta xehetasun guztiak zehazteko bilera bat egingo dute azaroaren 19an.

Izena emateko orria, udaletxeko harreran zein Anoeta.eus webgunean dago eskuragarri. Bi modutara aurkez daiteke formularioa: udaletxean bertan entregatuta, edo bestela, betetako orria harrera@anoeta.eus helbidera bidalira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!