Lasarbeko aisialdi-guneko lanak hasiko dira aurki

Ataria 2025eko urriaren 13a

Lanek irauten duten bitartean eremua segurtasun-hesiz inguratuko dute.

Laster hasiko dira Lasarbe eremuko aisialdi-gunea eraikitzen. Mikelasagasti auditorioaren iparraldean geratuko da gunea, Lasarbe erreka eta Argindegi eta Txulo baserrien arteko lursailean.

Oinezkoen segurtasuna bermatzeko, lanak egingo diren eremua segurtasun-hesiz inguratuko dute. Bitarte horretan udala ahaleginduko da herritarrengan ahalik eta kalte gutxien eragiten. Jakinarazi dutenez ezinbestean eremua itxiera egongo da jarduera amaitu bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!