Datorren urteko egutegirako argazkiak eskatu dituzte

Ataria 2025eko urriaren 2a

Urriaren 17ra arte aurkeztu daitezke egutegirako argazkiak euskara@anoeta.eus helbidean. Anoetako txoko edo ekimen bati lotutako argazkiak bidali beharko dira eta parte hartzaileen artean saski bat zozkatuko dute.

2026. urteko egutegirako argazkiak aurkezteko deia luzatu du Anoetako Udalak. Urriaren 17a izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna. Pertsona bakoitzak gehienez lau argazki aurkez ditzake; kalitate onekoak, jpg formatukoak eta horizontalki ateratakoak.

Hilabete bati eta Anoetako txoko edo ekimen bati lotuta egon beharko du aurkeztutako argazkiak. Honako helbide elektronikora bidali beharko dira argazkiak: euskara@anoeta.eus. Posta elektronikoak azaldu beharko dira egilearen izen-abizenak, egilearen telefono zenbakia, argazkiaren izenburua eta Anoetako zein txoko edo ekitaldi ikusten den argazki bakoitzean.

Anoetako Udalak aurkeztutako argazkien artean aukeraketa bat egingo du eta 13 argazki aukeratuko ditu, portadarako bat eta hilabete bakoitzeko bana. Aurkezten diren lan guztien arean saski bat zozkatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!